Bilboko Udalak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakusketaren XIII. edizioa jarriko du abian martxoaren 7tik 28ra bitartean. Aurtengo edizioan Euskal Herriko hiru konpainiak (Legaleon-T & Monstrenko; Las Katastrofen eta Anodino Teatroa) eta Madrilgo batek (Joan Estrader) hartuko dute parte.
Ostiralean izango lehen saioa, 19:00etan, Legaleon-T & Monstrenko taldeak egingo duen A pesar de todo lanarekin. “Gizakia asmo jakin batzuekin agertu zen planetan eta asmo horiek izugarri aldatu dira milaka urteetan zehar. Hori dela eta, zu, besteak bezala, gaiztakeriarako programatuta zaude. Zure sentitzeko gaitasuna ahaztutako gertaerei lotuta dago”.
Ondoren, martxoaren 14an, Las Katastrofen taldeak Beste bat pieza egingo du; 21ean, Joan Estrader konpainiek Sal egingo du; eta azken egunean, 28an, Anodino Teatroak Obsoletus lana erakutsiko du. “Gaur egungo gizartean, ba al du zentzurik borrokak, ala zaharkituta geratu da? Agian aldarrikapenak egitea zaharkituta geratu da?”
Programazioaren gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.