Arabako Plazetan programaren asurtengo edizioak 41 emanaldi programatu ditu lurralde osoan zehar maiatzaren amaieratik urrira arte.
Dantza, antzerkia, eta zirku ikuskizunak programatu dira edizio honetarako, eta pieza horiek guztiak 28 konpainiak egingo dituzte. Ekimenaren helburua lurraldean arte eszenikoak (antzerkia, zirkua, dantza eta clown) Arabako herri guztietara hurbiltzea da, sorkuntza artistikoa eta herritarren parte hartzea indartuz.
Zirkuitua maiatzaren 29an hasiko da, Ozaetan, eta ekainean eta uztailean jarraituko du makina bat herritan: Agurain, Alegría-Dulantzi, Añana, Armiñón, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Aiara, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Elciego, Erriberabeitia, Erriberagoitia, Harana, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagran, Laguardia, Lantziego, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Laudio, Legutio, Leza, Okondo, Oion, Urizaharra, Trebiñu, Urkabustaiz, Gaubea, Eskuernaga, Iekora, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia. Urrian amaituko da programa, Legution programatutako ikuskizunarekin.
Noiz, no eta zer: Arabako Plazetan
