Ostegunean, Aramaioko Xantixa auzoko jaiak direnez, bertso-bazkaria antolatu dute Juan Mari Juaristi eta Felipe Zelaietarekin.
Ostiralean, Igel-zulo Gaztetxeak eta Urkabustaizko Gazte Asanbladak antolatuta, Urkabustaizko V. Gazte Eguna egingo da, eta horretarako, Zigor Enbeita, Xabi Igoa eta Oihane Perea arituko dira norgehiagoka.
Urizaharran, Trebiñuko Euskal jaian eta Zalduondon ere saioak egongo dira egun hauetan.
Beste hitzordu batzuk hemen ikusi.