Nontzeberri

Askotariko kultur egitaraua atondu dute Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Larunbatean, hilak 25, hasiko da Hori Bai gaztetxean egingo den kultur egitarau interesgarria 19:30ean Arkaitz Estilballes, Amets Arzallus, Fredi Paia eta Aitor Sarriegi bertsolariek eskainiko duten saioarekin.
Hil honetan, halaber, beste hiru emanaldi izango dira. Hala, 26an, Alboka 2.1 musika emanaldia izango da; 27an, Literaturaz arituko dira Patxi Zubizarretarekin, Joan liburuaz arituko, hain zuzen; 28an, azkenik, Gilkitxaro taldearen 8 begi antzezlanaz gozatu ahal izango da.

2011ko urtarrilari dagokionez, beste hiru hitzordu lotu dute: 3an, Salda Badago filma proiektatuko dute. Euskal rockaren haztapenei buruzko dokumentala da, eta ostean, Eriz Zapirain zuzendariarekin solasaldia izango da. Hilaren 13an, berriz, literatura izango da hizpide eta bertan Ur Apalategik Fikzioaren izterrak bere liburua izango du berbagai. Amaitzeko, 14an, rock kontzertua izango da Splitt 77 eta Zea Mays taldeen eskutik.

Egitarau guztiaren xehetasunak Hori Bai gaztetxearen webgunean biltzen dira.

Nontzeberri

Exit mobile version