Nontzeberri

Artxibo galduak edo ahaztuak berpizteko

Bihar, uztailak 5, 21:00etan, Bulegoa z/b aretoan, Leire Vergarak eta Pablo Martek proposatutako Zinema_Ilegaleko 84. saioa egingo da, Dark Matter Cinema Tarot (Silvia Maglioni & Graeme Thomson, 2018) emanaldiarekin.

Egileek “zinemaren historiako fotogramen aukeraketa bat paratu dute, Taroteko arkano handi eta txikien ordez. Tarot klasikoaren sinbolismotik askatuta, kontingentziaren eta halabeharraren artean zintzilik, DMCT-ren kartek jasotzen dituzten galderak botatzen dituzte, espekulaziozko deskribapeneko eta fabulazio kolektiboko prozesu baten bidez. Irakurketa bakoitzak keinuen, egoeren eta erlazioen konfigurazio berezi bat ekartzen du”.

Graeme Thomson & Silvia Maglioni artistak eta zinemagileak dira eta haien praktikak barnean hartzen ditu film laburrak eta luzeak, erakusketak, soinu-instalazioak eta bideo-instalazioak, performanceak, ekintzak, irratsaioak eta liburuak. Ekoizpen artistikoan zinema hedatua erabiltzen dute istorio eta artxibo galduak edo ahaztuak berpizteko, eta pentsamendu garaikidearekiko konpromiso kolektiboko modalitate berriak bultzatzeko.

Informazio gehiago: www.bulegoa.org

 

Exit mobile version