Nontzeberri

Artiumek “Haritik tiraka” proiektua aurkeztuko du gaur

Zentro-Museoaren hamargarren urteurrena ospatzeko, Artiumek Erraiezko arima, Ispilu irudia eta Atrakzioen muntaketa hiru erakusketa inauguratuko ditu gaur arratsaldean Haritik tiraka titulupean. Erakusketon abiapuntua Jorge Oteizaren Homenaje a Velázquez eskultura da eta prozesu artistikoaren gaiari heltzen diote ikuspuntu anitz batekin.

Artium Bildumaren hiru erakusketetan, artearen munduaren hiru gai nagusiak jorratzen dira: gizakia, artea garatzen den gizarte eta politikaren esparrua, eta arteari begiratzen dion artea. Hiru interesgune horien inguruan taxutu dira, hurrenez hurren, Erraiezko arima, komisario Daniel Castillejo duena, Atrakzioen muntaketa, Blanca de la Torrek asmatu eta egina, eta Ispilu irudia, Enrique Martinez Goikoetxearen proposamena.

Tesi bat da erakusketaren abiapuntua, hain zuzen ere, artearen baitako solasak hiru norabidetako helburuak dituela, azken batean, jarduera artistikoen konplexutasuna biltzen dutenak. Lehenik eta behin, mundua, kanpoko eremuak hizpide dituena, politikazkoa eta gizartezkoa behin betiko mugatzen gaituen agertoki batean jarduten dutela eta artea kritikoki adierazten den eremua (Atrakzioen muntaketa).

Bigarrenean, jarduera horiek barrurantz biltzen dira, geure buruari behin eta berriz egiten dizkiogun galderei era askotara erantzuten saiatzen den introspekzio baten ildotik (Erraiezko arima).

Azkenik, aztertuko den hirugarren adarra arteaz ari den artearena da. Artearen historian zehar hain ugaria izan den autoerreferentzialtasun horrek, bere burua zuritzeko gogoari ematen dio bide, artea izatearen beraren konplexutasuna eraikitzen eta giltzatzen duten teoriaren eta filosofiaren premisak plantetzeari (Ispilu irudia).

Haritik tiraka Artium Bildumaren proiektu anizkuna da, Museoak bere inaugurazioaren 10. urteurrena ospatzeko antolatu duena.

Exit mobile version