Autismoarekin konprometitutako gurasoak eta pertsonen elkarteak, TEAdir Euskadik, Artistas Autistas. El Mundo en Singular izeneko erakusketa abiatu du, maiatzaren 18tik 31ra, Bilboko Bizkaia Aretoko Etxepare Gelan. Espektro autista (TEA) nahasmendua diagnostikatuta duten Lucile Notin-Bourdeau, Martín Giménez eta Carlos Illescas artista gazteen obrak egongo dira ikusgai, besteak beste.
TEAdir erakundeak gero eta pertsona gehiagok osatzen duten TEA kolektiboaren alde egin nahi du eta “pairatzen duten nahasmenduari buruz oso zabalduta dauden ideia faltsuen aurka egin”. Kasu honetan Lucile Notin-Bourdeau, Martín Giménez eta Carlos Illescas gazteen lanak erakusten dira, izan ere, beren obrak “inspirazio-iturria dira ikasten ari diren beste gazte batzuentzat”.
Erakusketak, beraz, helburu bikoitza du: alde batetik, gazte autista hauen lanak “ikusgai jartzea eta duten gaitasunari duen balioa ematea”, eta, bestetik, beste gazte sortzaile batzuei “sormen-prozesuaz eta Art Brut delakoaz hausnarketa” egiteko aukera eskaintzea.
