Artez Blaik Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Sariaren deialdia zabaldu du. Sariaren xedea arte eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa sustatzea da. Hala, lanak aurkezteko epemuga 2017ko irailaren 25a izango da.
Deialdian edonork parte har dezake, “azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz”.
Lanak euskaraz edo gaztelaniaz idatzitakoak beharko dute izan, originalak, eta bakarka zein taldeka aurkez daitezke, edozein euskarritan.
Lanak posta elektroniko bidez bidali beharko dira, artez@artezblai.com helbidera, eta Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Saria aipatu beharko da mezuan.
Informazio gehiago: artezblai.com.