Arteko galeriak Ibon Mainar (Baiona, 1978) eta Ivan Gomez (Irun, 1984) euskal artista gazteen obrak erakutsiko ditu Madrileko Justmadrid2 azokan.
Ibon Mainarek outside video-projections izeneko proiektua erautsiko du eta Ivan Gomezek prometer el infinito. Biak ala biak, proiekzioak dira, izan ere, egileok zinemarekin ari dira lanean azken aldian. Oinarri filmikoa bada ere, argazkiak ere presentzia hartzen du, hasierako formatuarekin tentsio formala lortuz.
Iboneren lanak proiektoreari eginiko omenaldiarekin hasten da, irudi fantasmagorikoak ekarriz, naturaren gainean proiektatzeko. Enigmaren parametroak lortzen ditu era honetan.
Ivanek, bere aldetik, fotograma zahar batzuen deskontestualizazioa egiten du, collage moduko lana lortuz.
Lan bietan estruktura berriak lortzen dituzte, narrazio berria haizatuz, zentzu berria emanez.
Inguru honetan ere, Ivan Gomezen Lo más difícil, Nada izeneko filma ikusteko parada egongo da.
Arteko galeriak bidalita