Nontzeberri

Artearen sustapen, zabalkunde, sormen eta ikerketarako laguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak zenbait beka eta laguntza onartu ditu ikusizko arteen, musikaren, arte dramatikoaren, dantzaren eta kultur kudeaketaren diziplinetan laguntzeko. Guztira, 275.000 euro erabiliko dira.

Hortaz, Foru Administrazioak 2016ko ekitaldirako 53.000 euro onartu ditu beketarako, eta 14.000 euro laguntzetarako, musikaren zein dantzaren modalitateei dagokienez. Arte dramatikoaren kasuan, berriz, 52.000 eta 14.000 euro emango ditu, bekatan eta laguntzatan, hurrenez hurren. Kultur kudeaketari dagokionez, 15.000 euro emango dira beketarako, eta 10.000, laguntzetarako, eta helburua arlo horretako prestakuntza eta ikerketa sustatzea da. Azkenik, ikusizko arteen diziplinan, 50.000 euroko aurrekontu bat onartu da, bakarrik bekak emateko.

Bekak nahiz laguntzak eskatzeko epea 2016ko urtarrilaren 11n hasi, eta martxoaren 18an amaituko da.

Informazio guztia hemen duzue.

Exit mobile version