Nontzeberri

Artea era zientziaz

Bilboko Azkuna Zentroan “… eta egiten ditugun gauzak” izeneko erakusketa paraturik da. Horren harira, Vanessa Lorenzo artista erakusketa aretoko gela-aurrean egonaldian izango da, eta artista honek proiektu bat sortu eta ekoizteko prozesua erakutsiko du, “lanean dagoenean espazioa zabalik egongo da bisitariek ikusteko”.

Vanessa Lorenzok Microlandscapes metacommunities eskultura sozial tekno-organikoko proiektua egin nahi du,  “jostaketa eta noraeza nabarmentzen dituena, gizakiak ez diren biztanleen presentziarekin era kontzientean esperimentatuz: bakteria, fungi, uretako eta lurreko mikroorganismoekin”. Hots, artista honek, egonaldian, “Bilboko ingurune urbanoen eta haien mikro/makro bioaniztasunaren arteko lotura ikusezinak ikertu nahi ditu, eta mapan kokatu nahi ditu datuak eta organismo biziak”.

Hau guztia gauzatzeko, hiritik zehar egiteko ibilbideak eta tailerrak planteatuko ditu, “Bilboko errekan eta hirian bizi diren mikroorganismoak batzeko helburuarekin”. Horretarako laguntza behar du eta interesa dutenek izena eman ahal dute.

Ibilbideak uztailaren 10, 11, eta 12n izango dira. Azkenik, uztailaren 26an, proiektuaren aurkezpen publikoa egingo du.

Exit mobile version