Nontzeberri

Arte Vital Lehiaketaren azken edizioko lanak ikusgai, Gasteizen

Vital Fundazioak Arte Vital Lehiaketaren azken edizioko lanak ikusgai jarri ditu Montehermoso Kulturuneko lehen solairuan. Vital Arte Lehiaketaren helburua gure lurraldean egindako arte hurbila eta bertako artistak babestea eta zabaltzea da.

Edizio honetan 154 lan aurkeztu dira guztira, eta zifra hori handituz joan da azken urteotan. Lan guztiak berriak, originalak, argitaratu gabeak eta gai eta teknika librekoak izan dira: pinturak, argazkiak, eskulturak eta bestelako teknika artistiko batzuk ere.

Santiago Arcediano historialariak, Nerea Lekuona artistak, Rocio Lopez Arabako Argazkilaritza Elkarteko presidenteak eta Daniel Castillejo Artiumeko zuzendari ohiak osatutako epaimahaiak erakusketa honetako 48 lanak aukeratu ditu, baita edizio honetako irabazleak ere.
Saritutako lanak honako hauek izan dira: Jesus Armando Ramírez Otalvaroren Imprecisión #1; Alejandra Bueno de Santiagoren Otro día; Miguel Alfredo Hernandez Bustoren Egizu!; eta Natalia Albeniz Fernandezen Neón.

Erakusketak katalogo digital bat izango du, erakusketa osatzen duten lanen irudiekin. Vital Fundazioaren laster argitaratuko ditu lau artista irabazleekin egindako dibulgaziozko bideo-elkarrizketak, haien lana testuinguruan kokatzeko eta arteari buruz duten ikuspegia partekatzeko. Gainera, erakusketan lanak ikusgai dituzten artisten bisita gidatu eta komentatuaz gozatzeko aukera izango da.

Exit mobile version