Nontzeberri

Arte lanak inauterietarako

Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Zinegotzi Itziar Urtasunek 2013ko Bilboko aratusteetako 6 kartel finalisten aurkezpena egin du gaur goizean Bilboko Zabalgune Eraikinean. Lehoi, Símbolos, Carnavalea, Baldosa Curiosa, Bilbao se Disfraza eta Frankissmouse kartelak lehiaketaren finalistak dira honezkero.

Aurtengo parte hartzea txikiagoa izan baldin bada ere, kalitatea nabarmendu du epaimahaiak. 90 kartel aurkeztu dira guztira. Gehienak Euskal Herrikoak badira ere, Espainiatik ere askotxo heldu dira lehiaketara.

Orain Bilboko Udalaren webgunearen bidez, komunikabide laguntzaileen bidez eta Zabalgune eraikinean presentziazko botoa emanez, urtarrilaren 14tik 18ra bitartean, hiritarrek aurtengo kartela zein izango den erabaki ahal izango dute. Horretarako, gaur aurkeztu diren sei kartel koloretsu eta originalen artean erabaki beharko da.

Irabazleak 2000 euro eskuratuko ditu.

Era berean, dagoeneko aukera daiteke Gasteizko 2013ko Inauteriak iragartzeko kartela, sei finalisten artetik, Udalaren www.vitoria-gasteiz.org web-orrian.

Exit mobile version