Nontzeberri

Arte Gaztearen Topaketak jaialdiaren bigarren atala Uharte Zentroan

Jaialdiaren bigarren zatia urriaren 23tik 26ra ospatuko da Uharte Zentroan, eta bertan, hautatutako proiektu desberdinak aurkeztuko dira. Diseinua eta arte plastiko eta ikus-entzunezkoen modalitateko erakusketak asteburuan zehar bisitatu ahal izango dira, eta azaroaren 9ra arte egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara. Jarduera guztiak doakoak dira.

Nafarroako Gobernuak, Gazteriaren Institutuaren bidez, urtero Arte Gaztearen Topaketak antolatzen ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika eta moda diseinua. Artista gazteen topaketa da “Arte Gaztearen Topaketak” programa, eta haien obren sormena eta ekoizpena bistaratzen laguntzen du.

Jaialdiak hautatutako 30 proiektuen aurkezpenak biltzen ditu, publikoari Nafarroako Arte Gaztearen barruan murgiltzera hurbiltzeko aukera emanez. Bigarren atal honetan erakusketa eta disziplina artistiko ezberdinez gozatu ahal izango da. Programazioan honakoak topatuko dira:

Urriak 23, osteguna, 18:00etan, bisita artistekin diseinu modalitatean, eta 18:30etan bisita artistekin Arte Plastiko eta Ikus-entzunezkoak modalitatean. Erakusketak azaroaren 9ra arte bisitatu daitezke.

Urriak 24, ostirala, 18:00etan hasita, antzerkiaren txanda izango da, Uxuri Etxegia & Gloria Montielen, Berriztuko Antzerki Taldea eta Hartes Teatro konpainiaren obrak egongo dira ikusgai.

Urriak 25, larunbata, 18:00etatik aurrera antzerkia izango da ere, ArteARO, Paula Puchalt, Ane Sagüés & Izai Rodríguez eta Landa Bila taldearen piezekin.

Urriak 26, igandea, literatura topaketak egongo dira goizeko 11:00etatik aurrera, programari amaiera emateko.

Exit mobile version