Nontzeberri

Arte Gaztearen 2024ko Topaketak

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Arte Gaztearen 2024ko Topaketak antolatu ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika; diseinua eta literatura. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 10ean amaituko da, beraz agudo ibili!.

Ekimenaren helburuak hauexek dira: lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea, eta artisten prestakuntzan laguntzea, baita ere elkarrizketarako eta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina orotako artista gazteen artean.

Jasoko diren proposamen guztien artean, epaimahaiak diziplina anitzeko 40 proposamen hautatuko ditu gehienez, eta jendaurrean aurkeztuko dira urriaren 25, 26 eta 27an.

Parte hartu ahal dute Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artista nahiz taldeak, eta artistek 14 urtetik 30era bitarte izan behar dituzte.

Hautatzen den artista edo talde bakoitzak 800€ jasoko ditu, bere proiektua 2024ko Topaketen Jaialdian aurkezteagatik.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version