Nontzeberri

Arte garaikideari buruzko ikastaroa Artiumen

Gasteizko Artium zentro eta museoak arte garaikideari buruzko ikastaroa ondu du, martxoaren 5, 6, 12, 13, 19 eta 20an. Maite Garbayo (Iruñea, 1980) ikertzaile eta idazleak zuzenduta, feminismotik eta kultur aniztasunetik arteari begiratzeko proposamena egingo du Irudia zuri begira ikastaroan.

“Kultura bisualaren nozio berri batera hurbiltzea” du xede ikastaroak. “Irudiak eta egitate artistikoa ikusi eta interpretatzeko modu berriak izango dira aztergai nagusiak”.

Ikastaroa sei saiotan egingo da: Ikusteko moduak, Ni, objektua, Artearen historiako genealogia feministei, Irudia zuri begira, Gorputza jartzea eta Afektuak eta maitasuna.

Maite Garbayo Artearen Historiako Doktore Euskal Herriko Unibertsitatean eta Artearen Historiako Maisu Mexikoko Nazio Unibertsitate Autonomoan.

Informazio gehiago: artium.org.

Exit mobile version