Nontzeberri

Arte eta kultura alorreko jarduerei laguntzak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antzerki-testuak eta zinemarako gidoiak nahiz musika-konposizioak sortzeko prozesu espezifikoetarako zein gerora garatuko diren produktu eta prozesu artistikoetarako laguntzak ezarri ditu.

Diru-laguntza hauetarako, guztira, 290.000 euro daude jarrita, eta honela banatuko dira: 52.000 euro, antzerkirako testuak sortzeko; 141.400 euro, gidoi zinematografikoak sortzeko; 45.000 euro, musika-konposizioak sortzeko eta 51.600 euro proiektu eta prototipoen aldez aurreko diseinuaren sortze-prozesuetarako (Ikertu).

Eskabideak aurkezteko epea agindua indarrean jartzen den egunean bertan hasiko da(gaur, uztailak 20), eta  irailaren 9an bukatuko da.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version