Nontzeberri

Arte eszenikoz beteriko Gabonak, Bilbon

Datozen asteetako magiaz blaituko da Bilbo, Kultur Gabonak programazioarekin, eta arte eszenikoen programazioa protagonista izango da. Hala, Udalak tokiko taldeei eskua luzatzeko eta erakusleihoak eskaintzeko duen konpromisoaren bidez, beren lana Bilboko bizilagunekin hurbildu eta partekatu ahal izango dute.

Abusu-La Peña, Basurtu, Abando, Olabeaga, Buia, Zorrotza, Altamira, Castaños, San Frantzisko, Errekalde, Deustu, Santutxu, San Ignazio, Ibarrekolanda, eta Begoñako Udaltegiek; eta Zorrotzako Frontoiak eta Solokoetxeko Institutuak adin guztietarako doako hitzorduak hartuko dituzte, eta bertan diziplina ezberdinetako proposamenak egingo dira: antzerkia, clowna, zirkua, magia, bakarrizketak, inprobisazioak edo ipuin kontaketak.

Antzerkiaren kasuan, hauek izango dira lanak erakutsiko dituzten konpainiak eta artistak: Euri Artean, Luna Llena, ATX Teatroa, La Pacheca Collective, Totum, Aullidos de Otxar, eta 29 Producciones. Gainera, ikusleek Mikel Bermejoren bakarrizketez eta Virginia Imaz ipuin kontalariaz gozatu ahal izango dute.
Parte hartuko duten beste artista batzuk hauxek dituzue: Eneko Magoa & Dani Ross, Julianini, Oliver & Liuba, Winston Coppeland, Monda Lironda, Oihulari Klown, Trotamundos eta abar.

Diogun moduan, Bilbok magiaz, argiz, soinuz eta kulturaz beteko ditu berriro auzo guztietako kaleak urtarrilaren 8ra arte.

Exit mobile version