Nontzeberri

Arte eszenikoetan topaketa teknikoa antolatu du Bilbaoeszenak

Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak,  arte eszenikoetan aplika daitezkeen elementu berriei buruzko topaketa teknikoa antolatu du otsailaren 2an. Paola Guimerans artista, hezitzailea eta diziplinarteko hezkuntzako material berriak eta sortzen ari diren eredu berriak ikertzen dituena izango da hitzaldia emango duen aditua.

Bilbaoeszenak jakinarazi duenez, “ehun elektronikoak eta wearable gailuak arte eszenikoetan aplikatzeak ematen dituen aukerak eskaintzea da helburua. Horretarako, ehun elektronikoak egiteko teknikak eta kode irekiko mikrokontrolagailu programagarrien, Flora edo Lilypard Arduino adibidez, funtzionamenduari buruzko oinarrizko kontzeptuak irakatsiko dira. Horrez gain, adibideak emango dira dantzan, operan, perfomancean edo antzerki garaikidean zelan erabili behar diren azaltzeko”.

Sarrera doakoa izango da, eta gehienez 30 profesionalek har dezakete parte topaketa tekniko honetan. 

Exit mobile version