Nontzeberri

Arte Eszenikoaren “150gr.” Jaialdia, Gasteizen

Gasteizko Gabonetako kultur egitarauaren barruan, abenduaren 27tik 29ra ospatuko da Pez Limbok eta El Mono Habitadok antolatutako Arte Eszenikoaren 150gr. Jaialdia, bertako Montehermoso Kulturunean. Gaztelaniazko, euskarazko eta testu gabeko 12 ikuskizun programatu dira, lau egun bakoitzean.

“150gr. jaialdi alternatiboa da, non diziplina desberdinetako lan eszeniko berritzaileak programatzen dira: antzerkia, txotxongiloak, dantza, antzezpena, narrazioa edo pailazoak, ezohiko espazioetan. Gasteizko Abastos plazan inauguratu zen eta, gaur egun, jaialdiak hiriko espazio publikoak okupatu eta berriro imajinatzen jarraitzen du”.

Bertan parte hartuko duten taldeak honakoa hauek dituzue: Producciones Kepler, Kolektibo Monstrenko, Ekoma Teatro, amaHiru, Infierno Producciones, Pez Limbo eta abar.

Arte Eszenikoaren 150gr. Jaialdiaren egitarau osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version