Laudioko Faktoriak 2024 antolatu du Arte Hartze Zikloa irailaren 15etik azaroaren 23ra arte, eta zikloa horren barruan zuzeneko ikuskizunak (antzerkia, kontzertuak eta hitzaldi performatiboak, bertso errezitaldiak…) eta artistekin solasaldiak egin dira. Azken egunean, azaroaren 23an, zikloko azken emanaldia egin zen, Arte Eman Festa.
Bada, Laudioko Faktoriako Arte eman festa urtarrilaren 4an iritsiko da Gasteizera, 19:00etan, TAE Arabara. Egun horretan, zenbait sortzaile gaztek Faktorian garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte, eta artistekin hitz egiteko aukera izango da.
Hala, Jare Prietok gorputz lodi baten inguruko bizipenak oholtzaratuko diru Bazterretako Bazterrak izeneko performancearekin.
Maria Iturbe eta Maialen Ramirez bikoteak Paktu bat ama-alaben arteko harremanak lantzen dituen antzezlana taularatuko du.
Azkenik, Ainara Bentok Zori·ona dantza erakustaldia egingo du. Proiektu hau, gatibutasun-sentsazio propioen arrastoetatik dantza lan garaikide bat sortzeko interesetik loratu da.
Erakustaldien ondoren sortzaileekin solasaldi-tarteak egongo dira.
