2012an lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten Arte Ederretako Fakultateak eta Gasteizko Udalak, arte ederretako ikasleen sortze lana zabaltzerako orduan lankidetza bultzatzeko asmoz.
Horren ondorioz, sorkuntza artistikoko proiektuak hautatzeko deialdia egin dute. Sorkuntza artistikoko lau proiektu hautatuko dira, ekoizpen-fase aurreratuan daudenak, 2021-2022 aldian Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan bakarkako erakusketetan aurkeztu ahal izateko.Parte hartu nahi dutenek euskarri digitalean bidali beharko dute eskatzen den dokumentazioa, ekainaren 11 baino lehenago.
Banaka nahiz taldeka aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak EHUko Arte Ederretako Fakultateko bigarren zikloan, graduondoko ikastaroetan edo doktoretza-ikastaroetan matrikulatutako ikasleek. Proiektu argitaragabea aurkeztu beharko da.
Montehermoso kulturuneak 3.600 euroz hornituko du deialdia hautatzen diren proiektuen egileen artean banatzeko.
Montehermoso kulturuneak eta EHUko Arte Ederretako Fakultateak izendatzen duten pertsonak koordinatuko du hautatutako proiektuen garapena eta jendaurreko aurkezpena, eta Montehermoso kulturuneko ekipo teknikoen laguntza izango du, baita hari atxikitako baliabide eta azpiegitura teknikoak ere.
