Nontzeberri

Arrigorriagako XVI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdia

Gaur bertan, Alberto Ruiz de Azua Arrigorriagako alkateak eta Toñi Fernandez Petite Arrigorriagako Kultura zinegotziak aurkeztu duten Arrigorriagako XVI. Nazioarteko Clown eta Pailazo jaialdia, maiatzaren 5etik 8ra bitartean egingo da Bizkaiko herri horretako kale eta plazetan.

Alberto Ruiz de Azua, Arrigorriagako alkateak esan duenez, “XVI. edizio hau berezi izango da etapa baten amaiera ere dakarrelako berarekin”.
Arrigorriagako XVI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdia maiatzaren lehen asteburu honetan egingo da aurten, hogei talderen partaidetzarekin. Jaialdian parte hartuko duten taldeetatik bost Euskal Herrikoak dira, eta lau atzerritarrak. Guztira lau estreinaldi izango dira Euskadin, eta batek Estatu mailako aurkezpena egingo du.
“Erakustaldirik heterogeneoena eta kalitate handikoa lortu nahi da, eta era berean, partaidetza, irribarrea eta harridura jendearen partetik”, esan du Toñi Fernandez Petite Arrigorriagako Kultura zinegotziak. “Arrigorriaga herri txikia da baina ahalegin handia egiten du arte diziplina hau sustatzeko”, gaineratu du gero.

Gorputzaren mugimendu, magia eta poesiaz beteriko lanak ikusteko aukera paregabea egongo da maiatzaren 5etik 8ra bitartean Arrigorriagan, bertan parte hartuko duten talde hauekin: Bot Project, eta lana Collage (Katalunia); Circo Claxon, Revolución Industrial (Argentina); Circo Los Cabare Parodia (Espainia-Brasil); El Espejo Negro, El Fantástico Viaje de Jonas El Espermatozoide (Andaluzia); En La Lona, Exodo (Euskal Herria); Gari, Lontxo Ta Joselontxo, Konfetti (Euskal Herria); Guixot De 8, Cargot De Joc (Catalunya); Jango Edwards & Tandarica, Orquestar Big Boss & Tandarica Orquestar (AEB-Katalunia); Mag Lari, Sonrisas Y Magia (Katalunia); Minusmal, Simplemente Clara (Katalunia); Mr. Red & Mr. Blue, Joan Etorrieroak (Euskal Herria); Nakupelle, The Trap (Finlandia–AEB); Neska Cabaret, (Euskal Herria); Passabarret, Convictus (Katalunia); Peter Punk, (Galizia); Plaf!, Pajaritos En La Cabeza (Valentzia); Theater Irrwisch Die, Grannies eta Wegenstraeits Gaste (Austria) eta Zirko Gala (Euskal Herria).

Lehen emankizunarekin etzi hasiko den jaialdiaren atarian bestelako ekimen paraleloak ere burutu dira. Arrigorriagako Clown eta Pailazo jaialdiak ikastaro bat eskainiko du aste bete lehenago, apirilaren 29tik maiatzaren 1a bitarte, Johnny Melvillek gidatua.
Eta bihar, maiatzaren 4an, Ivan Prado adituak hitzaldia eskainiko du. Bera, Pallas@s en Rebeldía taldeko kide eta Galizian orain hamarkada batetik hona burutzen den Festiclown jaialdiko zuzendaria da.
Gurutzetako ospitaleko umeei ere, bihar bertan, pailazoekin gozatzeko aukera luzatuko die Arrigorriagako Clown eta Pailazo jaialdiak.

Programazio osoa ikusgai duzue honezkero jaialdiaren webgunean.

Exit mobile version