Bizi izan dugun pandemia-egoeragatik aldaketa batzuk izan dira jaialdian, eta maiatzaren hasierako ohiko datak aldatuko dira. Azkenik, Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko kaleko arteen sorkuntza eta zabalkundea bultzatu nahi dituen Arrigorriagako ekimenean makina bat talde bilduko dira asteburu honetan, beti ere publiko ororentzat pieza dibertigarri eta ikusgarriak egiteko asmoz.
Hamaika proposamen bildu dira aurtengo egitarauan, datozen hiru egunetan. Gaur berton, irailak 10, 18:00etan, Circo Chosco taldeak Forzu 2 egingo du, eta geroago, Cía. Trotamundos taldeak Gala Zirko Euskaldun karrikaratuko du.
Larunbatean talde askoren presentzia izango da Arrigorriagan. Goizean, 12:30ean, Julian y Pedrocho taldea arituko da. Eta arratsaldean, Sempre Arriba, Bambolea eta Circo Los taldeak.
Azkenik, igandean, egun potoloa ere osatu da. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak 12:00etan arituko dira. Geroago, Alta Gama, Maite Guevara, La Querida Compañía eta Mighty Jambo taldeen txanda izango da.
Ordutegiak, lanen gaineko xehetasunak eta bestelako datuak: Clown eta Pailazoen Jaialdia.