Nontzeberri

Arrazismoaren kontrako zinema

Nafarroako Filmotekak bi film proiektatuko ditu Arrazismoaren kontrako zinema zikloaren barruan, hil honetako azken ostiraletan. Joan den astean, hilak 17, 19:00etan, Jordan Peele zuzendariaren Get Out (2017) filmaren emanaldia izan zen.

Gaur, hilak 24, saioa 18:00etan hasiko da, eta Salamancako Unibertsitateko Maria Marcos Ramos eta Beatriz Gonzalez de Garay Dominguez ikerlariek Emakume migratzaileak eta/edo arrazializatuak Espainiako ikus-entzunezkoetan izeneko txostena ikusgai jarriko dute.
Geroago, 19:00etan, Amador filma (Fernando León de Aranoa, 2010) proiektatuko da eta ondoren txosteneko ikertzaileekin solasaldia egingo da.
Julie 80ko hamarkadako Ingalaterrako zinema ikaslea, doluan dabil bere lehen maitasunaren, Anthony misteriotsuaren, galeragatik. Zinemaren bidez egiten du, graduazio amaierako lanari esker, The Souvenir izeneko film laburra, bere iraganarekin adiskidetzeko nahiz zinemagile gisa bere ahotsa aurkitzeko balioko diona.

Exit mobile version