Nontzeberri

Arrazakeriaren aurkako zinema, Iruñean

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan, Arrazakeriaren aurkako Zinema Zikloaren zazpigarren edizioa antolatu du, martxoaren 21ean ospatzen den Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. Guztira dokumental bat eta bi film proiektatuko dira, eta ondoren elkarrizketak zabalduko dira publikoarekin.

Atzo abiatu zen ziklo txikia, eta Luis Arrietaren Sustraiak. Raíces perdidas dokumentala proiektatu zen.

Datorren astean, martxoak 18, La historia de Souleymane proiektatuko da. Paperik gabeko gazte rider baten bizitza islatzen da, Paris kaotiko eta itogarri batean egindako lana bete behar duena. Filma urteko errebelazio nagusia izan zen Frantziako zinemarentzat, eta Canneseko Zinemaldian hainbat sari eskuratu zituen.

Azkenik, martxoaren 25ean, La isla de los faisanes film ezaguna ikusi ahalko da. Bidasoa ibaia zeharkatzeak dakarren tragedia kontatzen da bertan. Filmaren ostean, elkarrizketa antolatu da Asier Urbieta filmaren zuzendariarekin.

Exit mobile version