Nontzeberri

Arrasateko Udaberriko Musikaldian Habia taldea

Maiatzaren 31ra arte XXII. Udaberriko Musikaldia egingo da Arrasaten. Bertan, Euskal Herriko musikariak eta nazioarteko artistak arituko dira. Kontzertuok 19:30ean hasiko dira.

Aurtengo programazioan sei hitzordu atondu dira Juan Arzamendi Musika Etxearen auditorioan, Amaia Udal Antzokian, Bedoñako Santa Eulalia parrokian eta San Joan Batailatzailearen parrokian izango direnak. Aurten bi espazio berri ere izango dira: Bedoñako Santa Eulalia eta San Joan Batailatzailea parrokiak.

Lehen kontzertuak izan dira jada, baina asteburu honetan beste hitzordu interesgarri batzuk egongo dira. Larunbatean, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean Habia taldea arituko da. Soka tresnak eta ahotsak uztartuz herri kantak jorratzen ditu taldeak, eta Maia Iribarne Olhagarai eta Maiana Aguerre (biolina), Elena Haira (altoa) eta Amaia Hiriart (txeloa) dira bertako kideak.

Eta igandean, maiatzaren 24an, San Joan Batailatzailearen parrokian, Ganbara abesbatzak eskainiko du kontzertua.
Datorren asteko igandean, maiatzaren 31n, izango da azken proposamen musikala. Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean, Susurros Sinfónicos taldeak (Natalia Sánchez txirula jotzailea, Claudia Besnè harpa jotzailea eta Carmen Santamaría pianoa jotzailea) kontzertua eskainiko du.

Xehetasun gehiago Arrasateko Udalak ditu.

Exit mobile version