Nontzeberri

Arrasate Blues jaialdiak hamazazpi kontzertu eskainiko ditu hil honetan

Arrasate Blues jaialdia uztailaren 3tik 24ra egingo da, eta guztira hamazazpi kontzertu eskainiko ditu. Aurten, harmonika, bluesaren instrumentu nagusia, protagonista izango da, eta horixe nabarmendu nahi izan dute kartelean bertan.

Ibai-Arte elkarteak antolatzen du Arrasate Blues jaialdia helburu argi batekin: kalitatezko musika herriko txoko guztietara hedatzea. Eta horixe argi geldituko da parte hartuko duten artista guztien artean bat azpimarratzerakoan: Sugaray Rayford. Artista honek, besteak beste, bi BMA eta BB King sariak ditu blues artista onenaren atalean. Herriko Plazako agertokian izango da hilaren 12an sekulako kontzertua eskaintzeko.

Parte hartuko duten beste artista eta banda honako hauek dituzue: Arnau The Honky Tonk Losers, Slow Times Blues Band, The Cherry Boppers Meet Patricia, Taupa Jac Electric, Itziar Yagüe & Paul San Martín, Nico Wayne Toussaint eta Michel Foizon, Tofol Martines Blues Band, Travellin Brothers, Los Galerna, Lost Acapulco, Ane Leux, Mingo Balaguer Blues Band, eta azken egunean, Suite Seda.

Exit mobile version