Nontzeberri

Arrasate Blues jaialdiak eskaintza musikal zabala dakar

Uztailaren 2tik 16ra Arrasate Blues jaialdiak musika zabalduko du herri osoan zehar. Ostegun honetan abiatuko da ekimena Paul San Martin (pianoa eta ahotsa) eta Álvaro Fernández Gaviria (harmonika) bikoteak eskainiko dute kontzertuarekin, Herriko Plazan, 19.00etan.

Kontzerturik gehienak uztailaren 9tik 12ra izango dira, eta Big Daddy Wilson bluesman estatubatuarra izango da buru, Back To The Roots 2026 Europako biraren barruan. Musikariak uztailaren 11n, 22:30ean emango du bere kontzertua.

Goikoaz gain, honako hauen kontzertuekin gozatu ahalko du publikoak: Red House Revival (hilaren 10ean; 20.00etan); Paul San Martín eta Lluís Coloma (hilaren 12an; 13.00etan); Gonzalo Portugal bizkaitarraren proiektua, Mikel Azkargorta baxu-jotzaile bergararra eta Ines Goñi eta Noa Eguigurenen ahotsekin; Crazy Jumpers; JAC Electric; FEMMM gipuzkoarrak, …

Jaialdiaren beste indargune bat bertoko talentuaren protagonismoa da. Oraingo honetan Arrasate eta Bergarako musikariek hartuko dute parte. Horren adibide dira Bluexei taldea (Olatz Urkia, Ebert Sánchez, Aitor Etxagibel, Asier Elorza, Nagore Sanz eta Zigor Martínez) eta Angry Lovers taldea (Monica Durán arrasatearra buru).

Egun guztietako kontzertuen gaineko xehetasunak: Arrasate Blues.

Exit mobile version