Nontzeberri

“Arkupehotsak” ekimenean izen-ematea zabalik

Azpeitiko Kulturazek antolatuko Arkupehotsakek musika sortzaile berriei plaza eskaini nahi die berriz, bere zazpigarren edizioan. Formazio teknikoa, artistikoa eta kontzertu bat lortzeko aukera izango dute bertan, abenduaren 16ra arte, izena emango duten talde edo bakarlariek.

“Musikari berrien plaza izateaz gain sormen prozesuaren fase guztiak sustatzea da xedea. Horretarako, aukeratuak diren taldeek Dinamoa sormen guneko Soinuaren eremua erabiltzeko aukera izango dute, entsegua egin eta zuzenekoa prestatzeko. Gainera, talde guztiek formakuntza saioak jasoko dituzte; teknikoa eta artistikoa. Azkenik,  emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean. Egonaldiak zein kontzertuak argazkiz erregistratuko dira.”

Diogun moduan, abenduaren 16ra arte egongo da irekita izen-ematea. Formakuntzako eta egonaldi eta kontzertuaren eguna hautaketaren ondoren, taldeen izenekin batera zehaztuko dira.

Informazio guztia: Kulturaz

Exit mobile version