Maiatzaren 12an, 19an eta 26an eta ekainaren 2an, Arkeologia eta Historia izeneko seigarren hitzaldi zikloa izango da Durangoko Etxezarreta Jauregian. Aurten, hitzaldi-zikloak Erdi Aroko Hiria aztertuko du. Hitzaldiak 19:00etan izango dira.
Bihar hasiko da zikloa eta lehen hitzaldia Las ciudades vascas a fines de la Edad Media izenekoa izango da, eta Ernesto Garcia Fernandez Historia katedratikoak emango du. Maiatzaren 19an, La ciudad islámica medieval izeneko hitzaldia egingo du Jesus Lorenzo EHUko Historia irakasleak.
Hurrengo hitzaldia, maiatzaren 26an izango da, eta Durangotik Tabirara. Erdi Aroko hiribildu baten sorrera eta bilakaera titulupean, Belén Bengoetxea EHU-ko arkeologia irakaslea emango du. Bertan gaur egungo Durango –Tabira izenarekin– Erdi Aroan sortu zen ondo artikulatutako lurralde baten barne, Durango izeneko lurraldean, hain zuzen. Sorrera hori nola burutu zen eta gune berriak izan zituen ezaugarrien berri ematea izango da hitzaldiaren helburua.
Azkenik, ekainak 2, La ciudad y el agua: sociedad, territorio y paisajes hídricos en las villas alavesas bajomedievales y modernas hitzaldia egingo du EHU-ko arkeologia irakaslea den Jose Rodriguez Fernandez-ek.