MID_E, arte eta sorkuntza praktika garaikideen nazioarteko erakustaldiaren bederatzigarren edizioa atzo hasi zen eta apirilaren 1era luzatuko da. Ekimenak, tailer bat eta diziplina anitzeko erakusketa ekitaldi bat biltzen ditu, bertan argazkigintza, moda, bideo eta musika formatuak elkartzen direlarik.
Aste honetan garatuko den tailerrean artea, argazkigintza eta moda izango dira ardatz nagusiak. Adierazpen artistikoa eta modaren publizitatea elkar uztartuz, argazkigintzan sakontzeko tailerren bigarren edizioa, William Selden britainiar argazkilariaren eskutik etorriko da. Bere ibilbide profesionalean modelo lanetan ibili eta publizitatearen industrian aritu ondoren, arte ederretako ikasketak egin zituen Middlesex-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Orduz geroztik argazkiak egin ditu Dazed and Confused, ID, Self Service, Pop, Vogue Hommes Japan, Another Man, Another V Magazine, Interview, Numéro eta New York Times argitalpenentzat, esate baterako.Ç
Parte-hartzaile hautatuek proiektu pertsonalak landuko dituzte, tailerrean emango dizkieten koordenadak kontuan hartuta.
Esther Lebrato (Arte Ederretako lizentziatua da eta ehungintza diseinua eta modan graduatua) diseinatzaile gonbidatuaren lanak, modeloak eta argazki saioa ere izango dira.
Hautatutako proiektu hoberenekin erakusketa bat egingo da Artelelekun, apirilaren 1ean, MID E Studio 011 programaren barruan.
Informazio guztia ekimenaren webgunean duzue.