Nontzeberri

Argazkia artearen lekuko

Zarauzko Photomuseumek Argazkia artearen lekuko izeneko erakusketa zabalik dago uztailaren 17ra bitarte.

XIX. mendetik aurrera Europan, argazkigintzaren alorrean aurrerapen tekniko ezberdinak zirela medio, artelanen argazki erreprodukzioa zabaldu zen. Monumentu eta eraikuntzen erreprodukzio sistematikoak egin zirelarik, ikuspegi orokorren bitartez edota detaileak erakutsiz. Hala, Teknikari esker, formatu haundiko negatiboez baliatu zirenez emaitza ikusgarriak lortzen zituzten arkitektura-argazkietan, eta nola ez, irudien

Louis-Désiré Blanquart-Evrard, 1850an Imprimerie Photographique enpresa sortu zuen Lille hirian, bidaien eta momumentuen argazkiez osaturiko albumak plazaratzen hasi zen.

Italian, Alinaritarrak, Brogi familiak eta P. Pozzi, artelan kolekzio garrantzitsuenak, monumentuak, eraikuntzak erreproduzitu zituzten (Galleria degli Uffizi, Biblioteca Medicea-Laurenziana, Galleria dell´Accademia di Belle Arti).

Madrilen, Charles Clifford eta Jean Laurent finkatu ziren, monumentu, eraikuntzen, pintura kolekzioen, tapizen, bitxigintza edota bestelako arte lanen, argazki katalogo zabalak eratuz.

Erakusketan, lan hauen zenbait adibide bildu dute, Gipuzkoa Donostia Kutxa Fondoak museo honetan gordetakoak, eta baita ere 1882 eta 1883. urte artean, J. Laurent y Cía etxeak egindako, Madrilgo Prado museoko galeria zentraleko argazki kopiaren erreprodukzio faksimil bat.

Exit mobile version