Nontzeberri

Argazki maratoia abiatuko dute larunbatean Donostian

Parte hartu nahi duen oro larunbatean, hilak 18, 12:00etan izan beharko da Donostiako FNAC dendan. Bertan, lehiakideek maratoiaren gaiaren berri izango dute eta lehiaketaren oinarri guztiak jasoko dituzte, eta 20:00etara arte izango dute argazkiak ateratzeko eta propio jarriko dituzten makinetan deskargatzeko.

Argazkiek antolatzaileek zehazturiko gaiari buruzkoak beharko dute izan eta parte-hartzailearen kamerak duen erresoluzio handienean hartu beharko dira. Onartuko duten gutxieneko erresoluzioa 1.600 x 1.200 pixel da.

Epaimahaia argazkigintzako adituek osatuko dute eta irabazleak dendaren webgunean iragarriko dira. Lehiaketaren xehetasun guztien berri izateko sartu dendaren blogean.

FNACek bidalita

Exit mobile version