Nontzeberri

ARENATZarten, artista gazteen erakusketa

Gueñesko ARENATZarte parkeko erakustaretoan, Euskaldunberri Etxean, Eusko Jaurlaritzaren Eremuak programako 2016ko lehen erakusketa izango da. Halo izeneko erakusketa gaur berton, maiatzaren 6an, inauguratuko da, 19:00etatik aurrera, eta 29ra bitartean ikusi ahalko da.

Eremuak programaren helburua da gaur egungo arte-jarduera  ezberdinak EAEko kultur etxeetako geletan ikusgai jartzea. Oraingo honetan sei artista berriren lanak aurkeztuko dira: Nociones de habitabilidad, Amaia Molinetena; Sin título, Mikel del Río Moranena; Ejercicio de voluntad, Zigor Barayazarrarena; Shipwreck, Rafael Munarrizena; To make, Iranzu Antonarena; eta Homage, Santiago Fernández-Motyrínena.

Kasu anitzetan, objektuak eta paisaiak birpentsatzen eta zalantzan jartzen dituzten lanak planteatzen dituzte artistok., izan ere, hortik dator erakusketaren izena: Halo (High Altitude-Low Opening/Garaiera handia – irekiera txikia) ingeleseko izenaren akronimoa dena.

Erakusketako lanekin “paraxutisten ikuspegia simulatzen dute; amildegira salto egin eta lurreratzen direnean, lurrari begiratu eta orekan dauden espazioak ikusten dituzte, narrazioen bidez eraikitzen doazenak. Horrela, beti geratzen dela espazio bat ikusten dutenaren eta kontatzen dietenaren artean. Horrela erakusten dizkigute sei artistek beren lanak; ikuspegiak birplanteatu eta pentsamendu kritikoa sortu nahi duten espazioak dira”.

Exit mobile version