Nontzeberri

Arantxa Iturberentzat izan da Cafe Bilbao Antzerki Gidoi Laburren Euskarazko saria

Euskadi Irratiko kazetari ezagun Arantxa Iturbek jaso du Cafe Bilbao Antzerki Gidoi Laburren Euskarazko saria, Lagunik onena lanagatik.

Euskarazko lan sarituak hauxe kontatzen du: “Bi emakumezko ezezagun, telefonoz hizketan, itxaron-gela batean ari dira. Biek telefono bat baino gehiago dituzte esku artean. Batek, behartuta. Besteak, telefonoa libre nahi duelako espero duen deia iritsiko zaion itxaropenetan”.

Gaztelaniazko sariaren harira, Mikel Fernandino antropologo, musikari, antzerkigile eta editore donostiarrak eta Imanol Ituiño mago bilbotarrak hartu dute ex aequo.

“Lehenengoak Un pequeño paso para el hombre umorezko istorio futurista bat aurkeztu du; bigarrenak, Ramón Álvarez Escudero magoaren benetako istorioan oinarrituta dagoen Ramper izeneko lana”.

Antzerkigintzaren idazketari lotutako sarion hamahirugarren edizioa izan da.

Exit mobile version