Nontzeberri

Aramaion Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak erabakiko dira

Larunbatean, Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da, 17:30ean, Aramaioko Kultur Etxean. Arabako Bertsolari Txapelketa bukaerara iristen ari da.

Saio horretan Andere Arriolabengoa, Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Serapio Lopez eta Zigor Enbeita bilduko dira.
Orain arte, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira puntu gehien bildu dituzten bertsolariak.

Bertsolari hauek Aramaion lortzen duten puntuazioa gehi aurreko itzulian lortu dutenarekin beren puntuazioa itxiko dute. Lortzen duten puntu metaketaren arabera finalerako sailkatuko dira ala ez. Sailkapenaren lehenengo seiak sailkatuko dira.

Saioaren informazio gehiago hemen.

Exit mobile version