Nontzeberri

Aramaioko Kopla Txapelketaren V. edizioa

Aramaioko Bertso-Eskolak eta Aramaioko Udalak elkarlanean antolatuta, Aramaioko Kopla Txapelketaren V. edizioa egingo da azaroaren 15ean, arratsaldeko 19:30ean hasita.

Zortzi bertsolari arituko dira kantuan, honakoak: Igor Elortza (Durango), Ekhiñe Zapiain (Bera), Aitor Bizkarra (Abadiño), Amaia Iturriotz (Urretxu), Erika Lagoma (Lesaka), Unai Gaztelumendi (Añorga), Eli Zaldua (Gasteiz) eta Josu Sanjurjo (Lesaka).

Txapelketak bi parte izango ditu, eta hala, 19:30ean herriko Goiko Taberna zenaren parean bilduko dira zortzi bertsolariak, eta bertan botako dituzte lehen bertsoak. Bigarren partean afariaren inguruan bilduko dira bertsolariak, Aramaioko Eskolan, eta hatxe saioa egingo da.
Bertsoekin batera musika ere izango da, eta giro horretan, zortzi bertsolariak norgehiagoka hasiko dira, eta azkenean, bi bertsolari sailkatuko dira buruz burukora

Exit mobile version