Nontzeberri

Arabako Txapelketako aurre-kanporaketak

Dakikezuenez, Arabako Bertsolari Txapelketa bi urtetan behin jokatzen da. 2011ko txapelketa inoizko jendetsuena izan zen. Orain, 2013an, Arabako Bertsolari Txapelketaren ingurukoak jokatzen hasiko dira.

Orain, lehenengo aldia izango da 34 bertsolarik 12 postu lortzeko lehiatu beharko dutela. Iraileko lehenengo 3 larunbatetan jokatuko diren 6 aurre-kanporaketan erabakiko dira 12 postu hauek.

Hiru larunbat ezberdinetan jokatuko dira sei saioak, irailaren 8, 15 eta 22an. Eguerdian saio bat jokatuko da, parte hartzaileekin eta nahi duenarekin bazkaria eskainiko da eta bazkal ostean beste saio bat.
Arabako hiru herri ezberdinetan jokatuko dira: Etxabarri-Urtupiñako elkartean, Saratxoko txokoan eta Izarrako Behekoiturri elkartean.

Bertsolarien lana baloratzeko Arabako 17 epaile arituko dira. Eguneko puntuazio honen arabera eguneko lehenengo laurak sailkatuko dira eta hiru egunetan 12 bertsolari aterako dira.

2011ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdietara sailkatu ziren 18 bertsolariak zuzenean sartuko dira kanporaketetan gehi 2012an jokatu diren aurre-kanporaketan sailkatuko diren 12. Guztira 30 bertsolari 5 kanporaketan banatuta, hiru finalerdi eta finala Gasteizko Principal Antzokia.

Txapelketaren aurkezpena urtarrilaren 19an izango da. Kanporaketak urtarrilaren 25, 27 eta otsailak 1, 2, 3. Finalerdiak otsailaren 16, 23 eta martxoaren 2an. Finala, martxoaren 16an izango da Gasteizko Printzipal Antzokian.

Exit mobile version