Arabako Kale Arteen Zirkuituak makina bat ikusgarri eroango ditu eskualdeko herrietara Arabako Plazetan ekimenari esker. Aurtengo edizioan antzerki piezak, pailazoak, dantzak eta zirku ikuskizunak bildu dira urrira arte.
Agurain, Dulantzi, Amurrio, Añana, Aramaio, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Asparrena, Aiara, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Burgelu, Eltziego, Erriberabeitia, Erriberagoitia, Harana, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagran, Guardia, Lantziego, Lantaron, , Laudio, Legutio, Leza, Okondo, Urizaharra, Trebiñu, Urkabustaiz, Gaubea, Eskuernaga, Zanbrana, Zigoitia eta Zuian ikusgarri ederrak izan dira eta izango dira oraindik.
Arabako Plazetan ekimenak 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu non 27 konpainiak (haietatik 10 Arabakoak) jardungo baitute ekainetik urrira bitartean. Hauek dira Arabako konpainiak: Ameztu Antzerkia, Bapatean Zirko, El mono habitado/Proyecto Larrua, Imaginaciones Nai, Ortzi, Pikor Teatro, Piszifaktoria Ideien Laborategia, Panta Rhei, TwoMuch Circus eta Zanguango Teatro.
Abuztuko azken egunetan zertaz gozatu ere izango da, eta adibidez, gaur berton, hilak 28, Laudion, El mono habitado/Proyecto Larrua taldeak Benditas-Muda egingo du, eta herri berean, 29an, Piszifaktoria Ideien Laborategiak Goroldiorik ez oholtzaratuko du. Bihar, 29an, Bea Larrañagak Soy la bomba pieza plazaratuko du Armiñón herrian. Larunbatean, hilak 30, TwoMuch Circus taldearen Double Bill lana ikusi ahalko da Burguetan.
Noiz, zer, eta non ikusteko, egin klik hemen.