Arabako Kale Arteen Zirkuituaren aurtengo edizioan antzerki piezak, pailazoak, dantzak eta zirku ikuskizunak bilduko dira ekainetik urrira bitartean.
Aste honetan, ekainaren 6an, izango da hurrengo ikuskizuna Ozetan, eta azken emanaldiak urrian izango dira: Sweet Chilli Circus Company konpainia Gasteizen arituko da urriaren 5ean, eta Los Putos Makinas konpainia Garaion, urriaren 10ean.
Hauek dira 6. edizio honetan parte hartuko duten Arabako 10 konpainiak: Ameztu Antzerkia, Bapatean Zirko, El mono habitado (Larrua proiektuarekin), Imaginaciones Nai, Ortzi, Pikor Teatro, Piszifaktoria Ideien Laborategia, Panta Rhei, TwoMuch Circus eta Zanguango Teatro.
Talde horiek honako herri hauek bisitatuko dituzte: Agurain, Dulantzi, Amurrio, Añana, Aramaio, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Asparrena, Aiara, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Burgelu, Eltziego, Erriberabeitia, Erriberagoitia, Harana, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagran, Guardia, Lantziego, Lantaron, , Laudio, Legutio, Leza, Okondo, Urizaharra, Trebiñu, Urkabustaiz, Gaubea, Eskuernaga, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.
Noiz, zer, eta non ikusteko, hemen.