Urtarrilaren 11an itzuliko dira Larunbat Musikalak Laudioko ArteOn gazte abesbatzak eskainiko duen musikal batekin. 2025eko programazioan 10 kontzertu antolatuko dira.
Ekimen horretan formatu txikiko kontzertuak egiten dira, non antzinako musikak, musika klasikoak, garaikideak, zarzuelak edo beste kultura batzuetako musikak protagonismoa hartzen duten.
Antolatzaileek esan duten moduan: “aniztasun handia dugu 2025 honetako programazioan: komedia musikal liriko bat, errezital musiko-poetiko bat Gloria Fuertes protagonista dela, harpa, akordeoia, musikal bat, ganbera musika, perkusioa…”
Antolaturiko kontzertuetan Arabako artistak arituko dira batez ere , baina Gipuzkoatik, Bizkaitik, Nafarroatik eta Errioxatik ere etorriko dira.
Ikuskizun guztiak doakoak dira, baina gonbidapena jaso behar da Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, urtarrileko musikalerako, eta Arte Ederren Museoan, gainerakoetarako.
Diogun moduan, lehen egunean, Laudioko ArteOn gazte abesbatzak sortutako musikal bat izango da: ONE musikala. Ignacio Aldecoa Kultura Etxean egingo da, urtarrilaren 11n, 12:30ean.
“Hiru neska Sophie lagunarekin arituko dira maitasunaren bila munduan zehar. Milaka kilometro egingo dituzte, abenturaz eta dibertsioz beteak; pertsonaia bitxienak ezagutuko dituzte eta musikarik onenaz gozatuko dute. Kantua, dantza eta antzerkia jatorrizko gidoi batean, abesti zoragarriekin batera”.
Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.