Nontzeberri

Arabako Foru Aldundiko maketen VII. lehiaketa

Maketa lehiaketa Araban erroldaturik dauden pertsonei zein taldeei zuzenduta dago, eta partaideek ezin izango dute diskorik grabatuta izan, ezta kontratu diskografikorik ere. Halere, eurek finantzatutako diskoak dituzten taldeak onartu egingo dira. Maketak aurkezteko epea irailaren 16an amaituko da, eta 8.200 euroz zuzkituta dago.

Maketen iraupena 20 minutu izango da gutxienez eta 30 minutu gehienez. Ohiko edozein musika euskarritan aurkez daitezke honako helbidean: Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila. Probintzia plaza 5, 3. Solairua. 01001 Gasteiz (Kanpoaldean “Musika maketen VII. lehiaketa” jarri beharko da).

Lehiaketak bi zati izango ditu. Batetik, maketen aukeraketa; parte hartzaileen artean zortzi maketa hautatuko dira, eta horiexek izango dira lehiaketa fasera pasatuko direnak. Bestetik, kontzertuak, aurreko fasean hautatutako zortzi proposamenekin bi kontzertu antolatuko dira; finalerdira iritsitako taldeen kontzertuak izango dira, hain zuzen ere. Kontzertu horietatik bakarlari edo talde irabazlea eta euskarazko maketarik hoberena aterako dira. Talde bakoitzak, bere emanaldirako, gehienez ere 30 minutu izango ditu.

Sariei dagokienez, honatx bananduko diren sariak: Lehiaketako lehenengo saria, 6.000 euro; Euskarazko maketarik hoberena, 1.000;

finalerdira pasatzen diren zortzi taldeen kontzertuak 150 eurorekin ordainduko dira.
Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak ondoko estekan jasoak daude: http://www.kulturklik.euskadi.net/wp-content/uploads/2013/02/2013_025_00944.pdf

Exit mobile version