Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak musika maketen VIII. lehiaketarako deia zabaldu du; ekimena Arabako musikariei zuzenduta dago, eta maketak 2014ko irailaren 15erako bidali beharko dira: “Araban erroldaturik dauden pertsonek nahiz taldeek parte hartu ahal izango dute, beren estiloa gorabehera. Taldeak baldin badira, taldekideetako batek gutxienez egon beharko du erroldaturik”.
Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek ezin izango dute diskorik grabatuta izan behar, eta aurkeztuko diren maketak 20tik eta 30 minutuko bitartekoak izango dira. Doinuak originalak beharko dute izan. Grabazioak bidaltzeko: Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila (Probintzia plaza 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz).
Lehiaketa bi zatitan egituratuko da: batetik, maketek aukeraketa, non zortzi hautatuko diren; eta, bestetik, zortzi horiek emango dituzten kontzertuak.
Sariak honakoak izango dira: Lehenengo saria, 6.000 euro; Euskarazko maketarik onenaren saria, 1.000; eta, azkenik, finalerdira pasatzen diren zortzi taldeen kontzertuak 150 eurorekin ordainduko dira.
Lehiaketarekin lotutako xehetasun guztiak: alava.net.