Nontzeberri

Arabako Eskolarteko festa eta Bertsolari Gazteen Txapelketako finala

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, maiatzaren 23an, larunbata,  Arabako Eskolarteko festa eta Bertsolari Gazteen Txapelketako finala egingo dira Kanpezuko Kultur Etxean, goizeko 11:30etik aurrera.

Bertan, nola ez, Arabako bertso-eskolen haurrak izango dira protagonista, eta beste aldetik, bertsolariak. Lehen orduan haurren bertso sortak entzuteko parada egongo da, eta gero bertso-eskoletako gazteen bat-bateko final antolatu da. Egun horretan norgehiagoka ibiliko diren bertsolariak honakoak dituzue: Markel Yoyer, Irati Ruiz de Pinedo, Unai Argote, Peru Amorrortu, Peru Abarrategi eta Unai Etxenausia.

Kalejira, bazkaria, eta arratsaldean, Arabako bertso-eskoletako gazteen Shwo-a egongo da. Azkenik dantzarako tartea ere egongo da Jota Fa txarangarekin.

Exit mobile version