Nontzeberri

Arabako Bertsolari Txapelketarako lehenengo sailkatuak

Larunbatean, Kanpezun, 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako lehenengo bi aurre-kanporaketak jokatu ziren.

Lehenengo saioan Zigor Enbeita izan zen irabazlea, beraz, zuzenean sailkatu da urtarrilean hasiko den txapelketarako. Bere atzetik, Irati Anda, Oier Arbina, Iker Olabarrieta  eta Unai Gomez sailkatu ziren.
Bigarren aurre-kanporaketan, Veronica Domingok jarri zituen gaiak eta Xabi Igoak lortu zituen puntu gehien, eta atzetik Ander Solozabal, Iker Agirre, Iñaki Tena, Egoitz Iradier eta Iñaki Lertxundi  sailkatu ziren.
Zigor Enbeita eta Xabi Igoa ez ezik, Kanpezun kantatu zuten beste bertsolari guztiak zain geratu dira, hurrengo 3 kanporaketetan beste bertsolariek lortzen duten puntuen arabera sailkatuko diren ala ez.

Bost aurre-kanporaketa izango dira guztira, eta hala, datorren larunbatean, urriak 4, 16:30tik aurrera, Ozaetako Iduia jauregian jokatuko dira 3. eta 4.aurre-kanporaketak.

Aurre-kanporaketen jarraipena hemen egin dezakezue. 

Exit mobile version