Nontzeberri

Arabako Bertsolari Txapelketarako kanporaketak asteburuan hasiko dira

Bizkaiko, Nafarroako eta Xilaba txapelketak abian daude, eta Arabakoan laster hasiko dira kanporaketak.

Datorren urteko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko lau kanporaketa jokatuko dira urriaren 20tik aurrera, Izorian, Biasterin, Legution eta Araian.
Kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2024ko txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2022ko txapelketako 5 finalistak izena eman dute 2024ko txapelketan parte hartzeko, beraz, 13 bertsolari sailkatuko dira. Orotara, 18 bertsolariz osaturiko taldea arituko da.

Diogun moduan, lehen kanporaketa Izorian izango da urriaren 20an, 20:00etan, eta hor Unai Anda, Felipe Zelaieta, Unai Mendibil, Xabi Antia, Martin Abarrategi eta Ainara Balantzategi arituko dira. Urriaren 21ean, Biasterin, Maddi Agirre, Orlando Arreitunandia, Irati Anda, Aitor Ugarte, Sabin Abarrategi eta Marta De Pedis bilduko dira bigarren kanporaketan. Hirugarrena Legution izango da, urriaren 28an, Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego, Danel Herrarte, Eukene De los Aires, Hegoi Hamabizka eta Izar Mendiguren bertsolariekin. Eta laugarrenak Asier Otamendi, Manu Bendala, Oier Arbina, Aitor Najera, Aroa Arrizubieta eta Eli Zaldua bilduko ditu Araia herrian, urriaren 29an.

Exit mobile version