Nontzeberri

Arabako Bertsolari Txapelketako bosgarren finalaurrekoa

Larunbat honetan, Laudioko Udal zine aretoan, Arabako Bertsolari Txapelketako bosgarren finalaurrekoa kokatuko da, 17:30etik aurrera.

Bertsozale Elkartearen arabera, “aurtengo txapelketa Laudioko Aretan aurkeztu zen, hain zuzen ere, bertan sortu zelako Arabako lehenengo bertso eskola, 1982an”.

Bihar, hauexek arituko dira bertsotan: Ander Solozabal (Gasteiz), Asier Rubio (Luiando), Jagoba Apaolaza (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia) eta Xabi Igoa (Aramaio). Gai-jartzailea, berriz, Oier Suarez Hernando izango da.

“Bertsolari horiek Laudion lortzen duten puntuazioarekin gehi aurreko itzulian lortu dutenarekin beren puntuazioa itxiko dute. Lortzen duten metaketaren arabera finalerako sailkatuko dira ala ez”.

Informazio gehiago: bertsozale.eus.

Exit mobile version