Nontzeberri

Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi kanporaketak

Laugarren kanporaketa Ataurin ospatu zen ostiralean. Bertan Idoia Beitia aurkezlearen aginduetara aritu ziren bertsolariak eta horrela gelditu zen sailkapena: Manex Agirre (154p.), Zigor Enbeita (153,5p.), Ekaitz Samaniego (145p.), Irati Anda (141p.), Maite Solozabal (125p.) eta Iker Pastor (112,5p.).
Bosgarren eta azken kanporaketa hurrengo egunean, larunbata, jokatu zen Elosun. Bertan Olatz Bayer aurkezle lanetan aritu zen eta horrela izan zen epaia: Iñaki Viñaspre (150,5p.), Izar Mendiguren (147,5p.), Felipe Zelaieta (145,5p.), Gaizka Urtaran (131,5p.), Elyem Chej (127,5p.), Jon Ruiz de Pinedo (108p.).

Beste hiru kanporaketetan bezala, azken bi hauetan ere, klabe batzuk errepikatu dira: bertako jendearen parte hartzea, afari eta giro ederrak, bertsolari hasi berrien paper bikaina, eta orokorrean bertsozalea eta ez hain bertsozalea oso gustura irten dela saio bakoitzetik.

Orain, Txapelketak bere bidea jarraituko du eta bigarren faseari ekingo dio finalerdiekin. Beraz, horrela izango dira finalerdiak:
Martxoak 13an, Zigoitian: Oihane Perea, Manex Agirre, Serapio Lopez, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Irati Anda.
Martxoak 19an, Aramaion: Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Ekaitz Samaniego, Xabier Igoa, Rikardo Gonzalez de Durana.
Martxoak 20an, Agurainen: Ander Solozabal, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez, Unai Mendibil, Alberto Martinez Betto.
Txapelketak Arabako bazterrak bertsoz betetzen jarraituko du apirilaren 2ko final arte.


Exit mobile version