Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea hiru asteburuetan jokatu da, hiru saiotan eta hiru herritan: Oion, Laudio eta Izarran.
Orain, finalaurrekoak hasiko dira, eta larunbatean Dulantziko Mikaela Portilla Kultur Etxean izango da lehena, 17:30ean hasita. Sei bertsolarik parte hartuko dute saioan.
Dulantzin kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Aroa Arrizubieta Barredom Asier Otamendi Alkorta, Ekaitz Samaniego Curiel, Iñaki Viñaspre Simon, Maddi Agirre Epelde eta Unai Anda Delika.
Bigarren faseko lehen saioaren ostean, datorren asteko larunbatean jokatuko da bigarrena Aramaion. Saio banatako irabazlea zuzenean pasako da martxoaren 28an Gasteizko Europa Biltzar jauregian jokatuko den finalera. Eta gainontzeko lauak, lehen fasea eta finalaurrekoen puntuazio metaketaren araberako hurrenkeran.
